XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzo beherago erori zuan kontsolatu zuen bere burua.

Egun bide zati bat gutiago dukek.

Mendira ere begira gelditu zen.

Berau egunero egiten zuen.

Antza ohitura hori hartuta zedukan.

Behin baino gehiagotan erabakia zuen ez zela horrelakorik egin behar, hots, egunaren hasieran harria noraino eraman behar zuen begiratuez gero, hain bide luzearen ikusteaz aldez aurretik, eskuak arrokan jarri baino lehen ere, ahulduta sentituko zatekeela; baina alferrik dena.

Arrazoi guztien kontrakoa bazen ere, egunero ohitura xar hartara bihurtzen zen automatakiro.

Harria bueltaka hasi zen.

Astiro zihoan.

Sisyfok galduta zedukan harez gero, esperientziák erakutsirik, presaka ibiltzeko gogoa.

Horrela nekea arinago etortzen zitzaiokeen.

Onena patxadaz abiatzea zen, pausoka, baina eten gabe.

Lainopetik ongi joaten zen.

Goizeko hozkirriak ahaleginen izerdia freskatzen zion.

Harria bueltaka zihoan.

Herria oraino ez zen jaikia.

Agian gaur jaieguna dukek ziotson gizonak buruari.

Ez zen xoririk entzuten eta goiko errekaren urjauziaren hotsa besterik haizeák boladaz zekarkiona ez zen sentitzen.

Tira, hori bai, harri haundi biribilák bueltatzean ateratzen zuen hotsa.

Sisyfok arrokaren atzetik egiten zuen bultz jeneralki, eta honegatik ez ohi zekusan bidearen aurrean zer zegoen ez eta harriák zer zapaltzen zuen ere.

Egunean egunean igoteaz harbide hura ongi markaturik zegoen.

Hasieran beste bide batzuetatik ere saiatu zen, (...).